Lapurreta egin dute Fadek ile-apaindegian

elgoibarren.net 2008ko eka. 4a, 12:52

 

Fadek ile-apaindegian dezentezko lapurreta egin zuten asteburuan: lau telebista, kutxako dirua, ilea mozteko 5 makina eta bitxiak, besteak beste.

 
 
 

Zapatua eta domeka artean izan zen

1706641078528 Lapurreta egin dute Fadek ile-apaindegian

Fadek ileapaindegiko ugazabek ez dakite lapurreta zehatz-mehatz noiz gertatu zen, “dakiguna da zapatuan eguerdiko 13:00ak inguruan ile-apaindegia itxi genuela eta domekako 19:00ak arte ez genuen lapurreta egin zigutenik jakin”. Herritar bat Errosario kalean dagoen Fadek ile-apaindegi paretik pasa zen domeka arratsaldean, eta susmagarria iruditu zitzaion atea erdi irekita ikustea. Sarraila behartuta zegoela egiaztatu eta gero, ile-apaindegiko ugazabetako baten anaiari abisua eman zion. Hark ahizpa ohartarazi zuen eta azken horrek larrialdi zerbitzuetara deitu zuen lapurretaren berri emanez. Ertzaintzako agenteak ibili ziren hatz-marken bila, baina oraingoz ez daukate susmagarririk.

Alarmarik ez

Segurtasun sistema berezirik ez zeukatela onartu dute ile-apaintzaileek. “Ikusiak ikusita alarma jarri beharko dugu eta hala eta guztiz errepikatzen bada pertsianaren bat, gure gustukoak ez diren arren. Eta lapurrek hori ere gaindituko balute beharbada ate-zain bat, ez dakit, zer egingo dugu ba?”

Pantaila lauko 4 telebista eta ilea mozteko 5 makina

Telebista lauetako bat zegoen pareta.

Poltsa beteta eraman zuten lapurrek. Besteak beste, honako gauza hauek ostu zituzten: Paretan zintzilik zeuden pantaila lauko 4 telebista (TFT), ilea mozteko bost makina, kutxan zegoen dirua, larruzko jaka bat eta bitxiak (eskaparatean begi bistan zeuden bitxiak bere lekuan laga zituzten lapurrek, -lapurretarik egon ez zenaren itxura emateko edo-, eta aldiz, armairuan gordeta zeuden bitxi guztiak ostu zituzten.


Ile-apaindegia lekuz aldatu dutenetik izan duten estreinako lapurreta izan da honakoa, baina orain dela 15 urte inguru, kale berean beherago zeukaten ile-apaindegian beste bat izan zuten. Orduko hartan, beraiek barruan zeudela sartu zen lapurra eta larderia erabiliz ostu zieten.