Laugarren txapela Angel Ibarluzearentzat Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketan

elgoibarren.net 2008ko eka. 4a, 15:32

 
Elgetako bolatokian jokatutako azken jardunaldiarekin amaitu zen Gipuzkoako 39. Hiru Txirlo Bolo Txapelketa eta Angel Ibarluzea sanmigeldarrak txapelketa honetan lortzen duen laugarren txapela (1995, 2002, 2004 eta 2008) lortu zuen. Euskadiko txapelketa ere birritan (2005 eta 2007) irabazi du eta txapeldunorde ere beste hainbatetan izan da. 

 
Emakumeen kategorian txapeldunorde izatea lortu du Aitziber Olaizolak. Infantil eta jubenil mailetan ere Ibarluzeatarrak nagusi, Jon eta Julen anaiak, hurrenez hurren.

  GIPUZKOAKO XXXIX. HIRU- TXIRLO BOLO TXAPELKETA  2008

  Hiru Txirlo bolo txapelketan txapelak irabazi dituzten elgoibartarrak

  • Jose Irustak 1990ean Gipuzkoakoa eta 1997an Euskadikoa.
  • Javier Osorok  1991n eta 1995ean Euskadikoa.
  • Unai Loiolak 1998an Gipuzkoakoa eta 2003an Euskadikoa.
  • Imanol Osorok 1999an Gipuzkoakoa.
  • Julian Loiolak 1997an Gipuzkoakoa.
  • Xabier Loiolak 2006an Gipuzkoakoa.
  * San Migelek talde moduan 11 alditan irabazi du Gipuzkoakoa eta 8 aldiz Euskadikoa.
 

1706641077730 Laugarren txapela Angel Ibarluzearentzat Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketan

1706641077765 Laugarren txapela Angel Ibarluzearentzat Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketan