Donostiako gotzainak sagaratuko du parrokiako aldare berria

elgoibarren.net 2008ko eka. 5a, 09:40

 
Juan Maria Uriarte, Donostiako gotzainak sagaratuko ditu domeka honetan (ekainak 8) San Bartolome parrokiako aldare berria, eta baita azken aldian egin diren zaharberritze lanak ere.
Bestalde, Deusto Unibertsitateko arte irakasle eta arte alorrean aditua den Edorta Kortadik “Artea eta liturgia fedearen zerbitzura” izeneko hitzaldia emango du gaur (ekainak 5) 20:00etan parrokian.
 


Erretaula neoklasikoa argiztapen berriarekin.

 
 
Parrokian jarri duten aldare berria kontsakratzeaz gainera, azken aldian San Bartolome parrokian egin diren zaharberritze lanak gertutik ezagutu, eta horiek ere sagaratuko ditu Juan Maria Uriarte Uriarte gotzainak.
  • Ordua: 11:00etan.



  Edorta Kortadiren hitzaldia

Edorta Kortadi.

San Bartolome parrokian egin diren errestauratze lanak gogoratuz, eta eraiki den aldare berriaren esanahia agertzeko asmoz, “Artea eta liturgia fedearen zerbitzura” gaia ardatz hartuta, hitzaldia eskainiko du Unibertsitateko arte irakasle eta arte alorrean aditua den Edorta Kortadi Olanok.
  • Noiz: gaur, eguena (ekainak 5), 20:00etan San Bartolome parrokian.