Atletismorako arropak atera ditu Udal Kirol Patronatuak

elgoibarren.net 2008ko eka. 5a, 14:10

 
Txirrindularitzan jarduteko arropekin egin zuen moduan, atletismoan aritzeko arropak atera ditu orain Udal Kirol Patronatuak gure herriko izenarekin. Krosean, maratoian, mendiko lasterketatan eta antzerako kiroletan ibiltzeko arropa teknikoa da.

 


1706641075968 Atletismorako arropak atera ditu Udal Kirol Patronatuak

Fabrikatik irteerako prezioan 
Patronatuak ez du arropen salmentarekin etekinik aterako, fabrika-prezioan salduko baititu.
Eskaerak ekainaren 24ra arte
Arropen eskaerak egiteko epea ekainaren 24an amaituk oda. Interesatuek Olaizaga kiroldegian ikusi eta proba ditzakete arropak. (tailak eta prezioak beheko taulan)
 

1706641076002 Atletismorako arropak atera ditu Udal Kirol Patronatuak

1706641076042 Atletismorako arropak atera ditu Udal Kirol Patronatuak

Txirrindularitzarako arropak iritsi dira kiroldegira
Bestalde, Kirol Patronatuko arduradunek jakinarazi dute, ailegatu direla txirrindularitzarako arropak. “Guztira 300 arropa eskatu ziren, eta eskatzaileak kiroldegitik pasa besterik ez dute arropak jasotzeko".

Tailak eta prezioak

Lycrazko elastiko luzea

35 €

Kirol-jertsea

30 €

Lasterketarako prakak

25 €

Lasterketarako elastikoa (manga motza eta m/l)

30 €

Elastiko termikoa

30 €

 
Tailen taula:
  • 8, 10, 12, 14, 16 (junior eta emakume tailak)
  • S, M, L, XL, XXL, XXXL (senior tailak)
    *Taila batetik bestera dagoen aldea 2 cm.koa da (zabaleran)