Elgoibarko 64 ikaslek egingo dute selektibitatea gaurtik aurrera

elgoibarren.net 2008ko eka. 11a, 10:37

 
Gaur (ekainak 11) hasi eta barixakua bitartean egingo dituzte selektibitate-azterketak Elgoibar BH Institutuko 64 ikaslek (Elgoibar Ikastolan ez dago ikaslerik Logse 2 mailan). Guztiek, %100ak, euskaraz egingo dituzte unibertsitateko hautaprobak.

 


Euskadin eta Gipuzkoan

Egin klik irudian handiago ikusteko.

EAEn (Euskal Autonomi Erkidegoa) 7.607 ikaslek (%54,58ak euskaraz) eman dute izena selektibitate-azterketak egiteko. Horietatik 2.794 ikaslek (%68k euskaraz) Gipuzkoan egingo dituzte azterketak.
Iaz baino ikasle gutxiagok eman du izena selektibitatea egiteko aurten, %3 gutxiagok, hain zuzen ere.
Euskal unibertsitateek, publikoak zein pribatuak, gero eta ikasle gutxiago dituzte, 80. hamarkada hasierako biztanleriaren beherakadaren ondorioz. Azken bost urtetan 10.000 ikasletik gora galdu dituzte unibertsitateek

%95ak gainditu zuen iaz
2007an EAEko ikasleen %95ak gainditu zituen unibertsitateko hautaprobak lehen deialdian. Elgoibarren, Institutuko ikasleen %97ak gainditu zuen selektibitatea.

2007an eskatzen ziren notarik altuenak
  • Medikuntza (8,11)
  • Odontologia (7,82)
  • Arkitektura (7,62)
  • Arkitektura teknikoa (7,25)

Lotura duten albisteak: