Heldu da jubilazioa ere eta harekin, txarkoa pasatzeko aukera. Gure Barrenek aurrerapen handiak egin ditu urteotan eta aspaldi bidaia kontuok konpartitzeko bolada zabaldu da. Ederto deritzot. Neuk ere horixe egingo dut. Hilabete luzeko bizipenak konpartitzeko aukera emango diet hala nahi dutenei, neuk ere gustura irakurri baititut beste batzuek bidalitakoak, Albertok Laponiatik bidalitakoak, azken adibide bat.
Andrea eta biok goaz eta ni baino gaztetxoagoa den anaiarekin eta haren emazte kanadiarrarekin izango dira, batik bat, bizipenok. Jubilatuen plana da gurea. Ez pentsa, beraz, Nunavut, Yukon, North West Territories aldeko testigantzarik jasoko duzuenik. Gazteago bagina, motxila hartu eta han ginake Dawson-en, urre-bila ibilitakoen urratsetan, Churchill aldeko artzak ikusten edo Baffin irla handiko portu txikiak aztertzen. Oraindik inuitak antzinako erara bizi direneko lekuetan haien bizipenak jasotzen. Baina ez da hori gure aukera. Adinak asko mugatzen du.
Ekialdeko Kanadak ere aukera ederrak emango lituzke, Ternuako kontuak Euskal Herriarekin oso lotuak baitira. Québec eta Ontario ere interesgarriak dira, bi hizkuntza (ingelesa eta frantsesa) elkarrekin bizi direlako han. Guk astebete baino ez dugu egingo han, Toronto aldean, eta Ternuara heldu ere ez. Dena ezin da. Vancouverren, British Columbian, emango dugu denbora luzeena.
Handia da, gero, Kanada! Errusiaren ondoren zabalena. W.L. Mackenzie King, lehen ministro izanak esaten zuenez, “Herrialde batzuek historia gehiegi dute eta lurra urri; guk lurra daukagu neurriz gain eta historia gutxi” Inuitek ez lukete hori esango. Ia 10 milioi kilometro karratu ditu Kanadak.
Inuitak (inuk, singularrean eta inuit pluralean) herria esan nahi du. Europarrek eskimalak izendatu zituzten, baina haiek nahiago dute inuit, izan ere eskimal hitzak “haragi gordin jalea” esan nahi du, mespretxuzko izendapenaren antzekoa. Horien berri izateko National Geographicen begiratzea da nahikoa.
First Nations da beste multzo handi bat. Bertan, bisonte eta karibuen atzetik ehizan eta, geroago, larruen negozioan bizi zirenek osatzen dute talde hori. 2.400 erreserba ba ei dira Kanadan. Horietan bizi dira Kanadako lehen nazio horietako kideok, haien arbasoek, eguneroko ehiza eskuratu beharrean, jasandako nekerik gabe, baina haien ilusiorik ere ez omen dute.
Esan dut lehen ere. Ez gara gu kanadar gehienak bizi diren gunetik asko urrunduko. AEBekin muga egiten duten parajeetan ibiliko gara, batik bat. Horietan konpartitzeko berri eta bizipen interesgarririk ikusten badugu, gustura bidaliko dugu. Badira, izan ere, enpresa forestaletan lan egin duten euskaldunak eta haien historia eta istorioek jasotzeko aukera emango digu gaur hartzen dugun kompromiso honek. Nahiago dugu gehiegi ez agindu, porrota nabarmenegia izan ez dadin. Hiru edo lau solasaldi, kronika edo erreportaje. Ateratzen dena, borondaterik onenarekin.
Udaldi ederra eta osasuntsua opa dizuegu guztioi!
Angel Ugarteburu (2008- 06- 10)