Kanadan bizi den anaia bisitatzera joango da aste honetan bertan Angel
Ugarteburu, eta Ipar Amerikako herrialde erraldoian egingo duen hilabete luzeko bizipenak konpartitzeko aukera emango
digu estreinatu berri duen bere blogean (Zabalduz). Bizipenen
interesgarrienetaz gain, enpresa forestaletan lan egin duten euskaldunak
eta haien historia eta istorioak jaso eta kontatzeko konpromisoa ere
hartu du Ugarteburuk, besteak beste.