Eitb24 agerkari digitalak eta askatasuna.org webguneak aurreratu dutenez, iragan barixakuan eraman behar zuten Ibañez Gregorio Marañon Ospitaletik Donostiara, baina Madrilgo erietxeko medikuek ez mugitzeko erabakia hartu zuten, horrek bere osasunean ondorio kaltegarriak eragin zitzakeela argudiatuta, Hori dela eta, Donostiako Ospitalera etorri ahal izateko idatzi bat sinatu behar izan du, bidaiak eragin ziezazkiokeen kalteen ardura bere gain hartzen zuela esanez.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egin du 18:00etan Donostiako Ospitalearen aurrean eta Mikel Ibañez eta gaixotasun larriak dituzten gainerako hamaika euskal presoak kaleratzea eskatu du.
∞ Lotura duten albisteak:
- Mikel Ibañezi askatasuna ukatu diote eta espetxealdi arindua agindu (2008-06-13 elgoiBARREN.net)
- Mikel Ibañezen askatasuna eskatuz eskualdeko manifestazioa deitu dute zapaturako (2008-06-06 elgoiBARREN.net)
- Jende asko bildu zen Mikel Ibañezen askatasuna eskatzeko manifestazioan (2008-06-02 elgoiBARREN.net)
- Mikel Ibañez presoa hilzorian dago (2008-05-28 elgoibarren.net)