“Mundu bira 80 dantzatan” dantza ikuskizuna gaur gauean

elgoibarren.net 2008ko eka. 20a, 13:43


Gaur: Mundu Bira 80 dantzatan ikuskizuna eskainiko du Triska dantza taldeak gaur, barixakua, Olaizaga kiroldegian, 22:00etatik aurrera.
Hainbat herrialde eta kulturatako doinuen bidez, bidaia irudikatuko dute dantzariek. Eskualdeko 140 dantzarik parte hartuko dute Josu Mujikak zuzendutako ikuskizunean.

 



Deba, Eibar, Mendaro eta Elgoibarko 140 dantza ikaslek ikasturtean zehar eginiko lanaren fruituak erakutsiko dituzte oholtza gainean “Mundu bira 80 dantzatan” ikuskizunean. Dantzari gazteenak lau urte ditu eta zaharrenak, berriz, 26.
Ordubete eta hamar minutuko iraupena izango du.
  • Sarrerak: Pitxintxun salgai
  • Prezioa: 2 euro (euro bat 9 urtez azpikoek)