Espainiako eta Frantziako estatuek euskal presoen kontra heriotza zigorra ezarri dutela eta presoak gaixotasun larri eta sendaezinak izanda ere espetxean mantentzearen atzean, “Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kontrako suntsitze estrategia” dagoela salatu zuten agerraldian.
Politika horrek Mikel Ibañez egoera larri horretara eraman duela gaineratu zuten, “gaixotasuna sendatu beharrean okerrera egin duelako, espetxean bahiturik mantentzen baitute”.
Frantziako gobernuak duela urtebete entregatu zuen Mikel Ibañez Espainiara -Sebastian Aizpiri elgoibartarraren hilketan ustezko laguntzaile izan zen argitzeko epaiketaren zain dago- eta “PSOEren gobernua Mikel Ibañez gaixorik izanda ere espetxean mantentzen duena eta gobernuek duten ardura bereziki salatu nahi dugu” jarraitzen du agiriak. Horiek horrela, Ibañez eta eritasun larriak dituzten presoak aske uzteko exijitu dute elgoibartarrok.
Honako hauek egin dute bat agiriarekin:
- Haritz Euskal Dantzari Taldea
- AEK euskaltegia
- CD Elgoibarko Haundi taldea
- Ongarri argazkik luba
- Errotatxo
- Elgoibarko LAB
- Taupada antzerki taldea
- Ekekei antzerki taldea
- Elgoibarko Etxerat
- Elgoibarko Segi
- Elgoibarko Gazte Asanblada
- K104 musika taldea
- Elgoibar espeleologia taldea
- Markel Bergara futbolaria
- Iñigo Arriola futbolari ohia
- Unai Arrieta eskubaloi jokalaria
- Iker Leonardo kirolaria
- Uxue Alberdi bertsolaria
- Jaime Martinez arkularia
- Jon Gurrutxaga musikaria
- J. Agustin Alonso tabernaria
- Maitane Alberdi irakaslea
- Iñaki Laskurain irakaslea
- Andoni Segundo irakaslea
- Ikastolako 20 irakasle
- Ainhoa Mendibil Ikasle Abertzaleak
- Miren Ibarzabal Ikasle Abertzaleak
∞ Lotura duten albisteak:
- Donostiako Ospitalera eraman dute Mikel Ibañez presoa, larri gaixotuta (2008-06-17 elgoiBARREn.net)
- Juan Mari Mendizabal atxilotu dute (2007-11-30 elgoiBARREN.net)
- 13 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Mendizabali (2007-12-19 elgoiBARREN.net)
- 18/98+ makroprozesuari buruzko hitzaldia (Elgoibar 2006-09-22