Gaur hasiko dira San Juan jaiak Altzolan

elgoibarren.net 2008ko eka. 20a, 15:37

 
Txupinazoarekin hasiko dira gaur (ekainak 20) Altzolako San Juan jaiak. Ospakizunak bihar (ekainak 21), 23an (astelehena) eta 24an (martitzena) ere izango dira. Egitarau zabal eta originala prestatu du Altzolako Jai Batzordeak.
Gainera, zapatu gauean, orduero, trenak geldituko dira Altzolan.

 

1706641038016 Gaur hasiko dira San Juan jaiak Altzolan

 
 
   • Egin klik ondoko taulan egitaraua handiago ikusteko.
 
 

  Trenak orduero
Trenak orduero geldituko dira Altzolako geltokian zapatu gauean (ekainak 21).
  • Elgoibartik joateko ordutegia: 21:23, 22:36, 23:14, 00:14, 01:14, 02:14, 03:14, 04:14, 05:14, 06:14, 07:14 eta 08:23.
  • Altzolatik bueltatzeko ordutegia: 21:02, 22:04, 23:24, 00:54, 01:55, 02:54, 03:55, 04:54, 05:55, 06:54, 07:19, 07:54.
 

 San Joan bezperan sua pizten dute Deba ibaian. Gau magikoa da.

 

Altzolatarren umore ona, jaietarako ezinbesteko osagaia.