Sarritan entzun izan ditugu partehartzaileak
laisterketa honen edertasuna goraipatzen. Oraingoan beraiek egiten duten
bidearen zatirik ederrena beteko dugu, Aratz eta Aizkorriko gainak pasako
ditugularik. Ibilbide honek gainera sahiesbide ugari ditu, hala nahi duenari
bidea erraztuz.
Gauzak erraz beraz etxetik gertu dugun
Aizkorri-Aratz parke naturalaz gozatzeko: pagadi itxiak, zelai zabalak,
tontor esanguratsuak eta paisaia ikusgarriak.
- Noiz: Uztailaren 12an, zapatuan. Goizeko 8:00retan Plaza Haunditik.
- Iraupena: 7 bat ordu.
- Zailtasuna: **** Gogorra (Aratzetik Urbiara joateko aukera dago, Aizkorri igo gabe. Aizkorri igotzen duenak Atxurin zehar ibilbide originala egiteko aukera izango du edo Aizkorritik Urbiara jeitsi daiteke zuzenean).
- Prezioa: bazkideak 7€. Ez bazkideak 10€.
Zuen gustokoa izango delakoan, jaso Agur
bat.
Morkaiko M.E.