Bertso-udalekuak Aubixan

elgoibarren.net 2008ko eka. 23a, 09:27

 
Bertsozaleek euren afizioaz gozatu, eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako lagunak egiteko aukera bikoitza izango dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso-udalekuan, Aubixa baserrian. Gainera, Udalak matrikularen %40a ordaintzeko laguntza emango du.



Egonaldi horien bidez, ongi pasatzeko (txangoak, kirolak, jolasak...), euskara lantzeko, bertsoekin gozatzeko, bertsolarien bisitak jasotzeko, elkar ezagutu eta lagun berriak egiteko parada izango dute 15-18 urte bitarteko gaztetxoek.

Hona hemen Bertsozale Elkarteak aurtengo udarako prestatu duen eskaintza:
  • Adina: 15-18 urte
  • Lekua: Aubixa baserria
  • Egunak: uztailaren 10etik 19ra
  • Ezaugarriak: Bertso afariak (Igor Elortza, Xabi Paya, Jokin Uranga, Amaia Agirre, Iñaki Viñaspre), kantaldiak, Mintxetan jokoak, kostaldera txangoa…
  • Prezioa: Egonaldiaren prezioa 165 eurokoa izango da.
  • Izena emateko epea: uztailaren 1ean bukatzen da.
  Dirulaguntzak
Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak dirulaguntzak emango dizkie egonaldi horietan parte hartu nahi duten ikasleei. Horiek horrela, Udalak matrikularen %40a ordaintzeko laguntza emango du. Horretarako, gaztetxoek ordaindutako matrikularen egiaztagiria ekarri beharko dute Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera uztailaren 10a baino lehen.
  • Azkenik, izena eman edo egitasmo honi buruzko argibide gehiago jaso nahi dutenek harremanetan jarri beharko dute Elgoibarko Udaleko Euskara Sailarekin (Nafarroa plaza 3, 1. ezk; 943 74 43 66; euskara@elgoibar.org).