Praileaitz ezagutzeko sentsibilizazio kanpaina egingo da uztailaren 1etik 11ra

elgoibarren.net 2008ko eka. 24a, 09:27

 
“Praileaitz Euskal Herriko historiaurreko muina” izenpean, Praieleaitz aztarnategia egun dagoen arrisku egoeraren berri emateko, eta bertan dauden altxorrak gehiago ezagutarazteko sentsibilizazio kanpaina antolatu dute Praileaitzeko lagunek.
Uztailaren 1etik 11ra bitartean izango da, eta egitarau zabala prestatu dute.




  Egitaraua (egitaraua pdf-an)
  • Sarrera.

    Uztailak 1
    19:00etan: Erakusketaren aurkezpena Kultur Etxean. Diego Mendoza biologoak hitzaldia emango du bertan.
  • Uztailak 4 19:00etan: “Klowntuz” antzezlana Kultur Etxean.
  • Uztailak 5 10:00etan: Mendi martxa gidatua Sasiolako inguruak ezagutzera.
  • Uztailak 9 19:30ean Fosil eta mineralen museora bisitaldia.
  • Uztailak 10 19:30ean: “Harri aroko Venusak” emanaldia Gaztetxean.
  • Uztailak 11 20:30etan: Erakusketaren amaiera eta luntx begetarianoa.

  Praileaitzen inguruko azken berriak ikusteko:amigosdepraileatz
 
 
  Lotura duten albisteak: