Kirol argazki onenak sarituko ditu aurten ere Udalak

elgoibarren.net 2008ko eka. 24a, 11:08

Kirol Argazkien Lehiaketa berria, hirugarrena, martxan jarri dute Udal Kirol Patronatuak eta Gazteria Sailak Ongarri argazkilari elkartearen laguntzarekin.
Uztailaren 18ra arte  aurkeztu daitezke lanak Olaizaga Kiroldegian. Sari Banaketa abuztuaren 23an egingo da eta aurkeztutako argazkiekin erakusketa antolatuko da Kultur etxeko sotoan.

 
 MAILAK ETA SARIAK
   

1706641025420 Kirol argazki onenak sarituko ditu aurten ere Udalak

1)
Herriko Saria: Adin guztietako elgoibartarrak, edo-eta bertan bizi direnak: 200
    2) 35 urterarte: 35 urte bitarteko elgoibartarrak nahiz beste herriren batekoak.
  • 1. Saria: 300
  • 2. Saria: 200
    3) SARI OROKORRA (35 urtetik gorakoentzat: elgoibartarrak nahiz beste herriren batekoak)
  • 1.Saria: 300
  • 2. Saria: 200