San Bartolome jaietara aldatu du Udalak Gabon Zahar Feriako Gazta Lehiaketa

elgoibarren.net 2008ko eka. 25a, 10:47


San Bartolome jaietan, baserritarren egunean (abuztuak 30), hain zuzen, egingo da aurten estreinakoz orain arte Gabon Zahar Feria egunean egiten zen Gazta Lehiaketa.

 


2007ko Gabon Zahar feriako XXVI. Gazta Lehiaketako gazta parte hartzaileak eta epaimahaikideak lanean.

Bestalde, 26 urtean etenik gabe antolakuntza lanetan aritu den Goiko-Errota elkarteak gazta lehiaketa antolatzen jarraitzeari uko egin dio. Udalak, bere aldetik, San Bartolometako gazta lehiaketa antolatzeaz gainera, Gabon Zaharretan gazta lehiaketa antolatzen jarraitzeko asmoa azaldu du. Sariak irabazi dituzten gaztagile onenenen partaidetzarekin egingo luke Gabonetako lehiaketa. Jarri dira harremanetan Idiazabal jatorrizko deitura emateaz arduratzen den erakundearekin eta gonbidapen bidezko lehiaketa bat antolatzeko ideia aztertzen ari dira, hau da, beste txapelketetan sariak irabazi dituzten gaztagileak gonbidatuzko lituzkete Gabon Zahar Feriako Gazta Lehiaketan parte hartzeko.

1706641014210 San Bartolome jaietara aldatu du Udalak Gabon Zahar Feriako Gazta Lehiaketa

Goiko-Errota
elkartearen aspaldiko eskaera zen Gazta Lehiaketa egunez aldatzearena. Euren ustez, abendu amaiera ez da sasoirik egokiena. Batetik, urtezahar egunarekin bat egin dezakeelako, eta bestetik, gaztagile batzuk oraindik ez dauzkatelako lehiaketatara aurkezteko gaztak prest. Gaztagileek, gainera, begi onez ikusten dute lehiaketa San Bartolome jaietan egitea, abuztu bukaera sasoi aproposa baita pare bat aste beranduago egiten den Ordiziako gazta lehiaketa prestigiotsura aurkeztu beharreko gazten maila neurtzeko.

1706641014245 San Bartolome jaietara aldatu du Udalak Gabon Zahar Feriako Gazta Lehiaketa

 
Udalak, azkenean, onartu du Goiko-Errotak proposatutako egun aldaketa, baina bakarrik geratu da antolakuntzan, Goiko-Errotak uko egin baitio lehiaketa antolatzeari 26 urte eta gero. Udalarekin antolakuntzaren inguruan izandako desadostasunak argudiatu dituzte eta joan zen otsailean egindako batzarrean hartu zuten erabakia.
  Lotura duten albisteak: