Bertsio akustikoak "Bikustik" bikotearen eskutik Iratxo tabernan

elgoibarren.net 2008ko eka. 25a, 11:47

 
Bikustik Patxi Zabaletak eta Ion Gurrutxagak osatzen dute, eta izenak adierazten duen moduan proiektu akustikoa da, bertsio akustikoen proiektua. Bikote elgoibartar honek apirilean eskaini zuen bere estreinako kontzertua Zumaian eta barixaku honetan (ekainak 27) Elgoibarko Iratxo tabernan (22:30ean) eskainiko dutena hirugarrena izango da.



1706641013842 Bertsio akustikoak "Bikustik" bikotearen eskutik Iratxo tabernan

 
Patxi Zabaleta (gitarra nagusia eta koroak) eta Ion Gurrutxaga (ahots nagusia eta gitarra laguntzailea) elgoibartarren musika proiektu berriak –Arima Beltzan taldekideak izan ziren biak- bertsio akustikoak ditu ardatz. The Beatles, Creedence Clearwater Revival, Led Zeppelin, Queen edota Chris Robinson-en bertsioak eskaintzen dituzte beraien emanaldietan. “Abesti mitikoak” diote.
  • Kontzertua barixaku honetan (ekainak 27) izango da Iratxo tabernan 22:30etik aurrer.