Jose Luis Insausti izango da berriz ere CD Elgoibarko presidentea

elgoibarren.net 2008ko eka. 26a, 09:58

 
Orain dela bi urteko argazki berdina errepikatu zen atzo (ekainak 26) CD Elgoibarrek egin zuen urteko batzar orokorrean. Jose Luis Insaustik Migel Larizi pasa zion CD Elgoibarko agintea orduan, eta bi urte beranduago, berriz ere Insaustik berreskuratu du presidente kargua. Protagonista berdinak, baina norabide ezberdinak.

 
 


CD Elgoibar kirol taldeak zuzendaritza osatzeko arazoak izan ditu azken hilabeteotan, egin dituzten saiakeretan ez baita inor prest agertu. Iban Zubiaurre mendaroarraren auzia dela-eta klubak jaso dezakeen dirutza ere ez da inor erakartzeko amu nahikoa izan.
Azkenean, Jose Luis Insaustik, berriz ere kargura itzultzeko erabakia hartu du. Orain dela bi urte Migel Larizi pasa zion lekukoa Insaustik, hiru denboralditan (2003/2004, 2004/2005, 2005/2006) CD Elgoibarreko presidente izan eta gero. Hortaz, kluba zuzentzen egingo duen bigarren aroa hasi zuen atzo Insaustik gidatuko duen zuzendaritza taldeak.

Orain dela bi urteko argazkiak, Larizek zuzendaritza hartu zuenekoa.

1706641013168 Jose Luis Insausti izango da berriz ere CD Elgoibarko presidentea

  *Lehen argazkia: Aitor Zabala