Ez dago halako jendetzarik, ekitaldi lagunkoia da eta; aurre-denboraldiko partida. Vancouver eta Calgary aurrez aurre. Jokaleku estali ikusgarria; bi urte barruko neguko olinpiadetan erabiliko dena. Amerikar estiloko parafernalia, neska dantzari eta guzti. 60.000 ikuslentzat lekua badu baina ez da erdia ere bete. Ostegun eta astegun buruzuria da, izan ere, eta partidak ez du emoziorik. Korrikaldi ederrak egin dituzte, dena den. Txalo zaparradak entzuten dira.
Partida ikusi bitartean, bide batez, kontu asko erabili dugu ahotan, emazteak eta biok mingainetik tira eta anaiak, Tomasek, erantzun. Euskaldun gutxi dira hemen. Ez dago Idaho eta Nevadako konturik. Gerra ostean hasi ziren banaka batzuk. Forestalean dago hemen lana ugari. Ondo ordaindutako lana, bestalde, arriskutsua baita, orain dabiltzaneko guneak lurralde pendizak dira eta. Istripu asko izaten omen da.
Estatu Batuarrek eramaten dute hemengo egurretik % 70 edo. Etxeak egiteko, batez ere. Egurra asko erabiltzen dute Ipar Amerika osoan etxegintzan. Horretarako ustiatzen dituzte basoak, hemengo baso handi itzaltsuak. Adibidez, San Frantziskon sute izugarria izan zenean, 1905ean, hemendik eraman zuten herria berreraikitzeko beste egur. Asko egon hemen. Berez hazitako basoetan, berezietan (hala esaten da Euskal Herrian: berezia: berez hazia) zaila da lan egitea, era askotako zuhaitzak baitaude arlo berean. Gobernuak enpresei alokatzen dizkie lur sail jakin batzuk, gero haiek han moztu ondoren, zuhaitz nota errentagarriena landatu dezaten.
-Ez al dago arriskurik landare mota batzuk desagertzeko?
-Ez. Izan ere, lur sail jakin batzuk ustiatzen dira. Kanadak arreta handiz hartu du berezko baso horiek parke babestu gisara iraun dezaten. Milaka dira parke babestuak.
Baztandarrak ziren hona etorri ziren lehen euskaldunak, Haien arrimora etorri zen beste asko. Tomas eta bere lagun euskaldun batzuk, orain dela 40 urte inguru iritsi ziren. Lan egiteko era berezia zuten: Honenbesteko baso zaila garbitzearren, honenbeste; gero talde bakoitzaren abildadea, ondo eta azkar egitea. Horrela, langile onen fama irabazi eta lanik falta ez. Egurraren negozioaz aparte, beste funtzio bat ere bazuen baso-garbitze horrek: argi-indarraren zutabeak eta autobideak eraikitzea. . Orain jubilatu dira euskaldun gehienak baina Canadan ez da falta baso-lanik. Ezta faltako ere apur batean.
Partidaren laugarren laurdena amaitu baino lehentxoago alde egin dugu, metroan sartzeko arazorik izan ez dezagun; beste askok ere hala pentsatu du, itxura denez, eta mukuru bete da eta elkarri bultzaka egin dugu lekua.
New Westminster, 2008-06-20

- Ikus hemen: Angel Ugartebururen testu guztiak