Etxebizitza sustapen “berezia” dela Ubitarte Burukoa dio Aretxabalak bere blog pertsonalean. Batetik, “Visesa XXI lehiaketako emaitzetako bat baita”. Eta bestetik, berezitasunean azpimarratuz, gure herrira iristen direnek ikusiko duten lehenengotariko eraikina dela-eta, “eraikinaren itxura modu berezian zaindu” dutela gaineratzen du VISESAko zuzendari nagusiak. “Itxura eta bolumenen antolamenduan arreta berezia jarri dugu, eta hiri-kirurgia delakoa aplikatu dugu, alegia, eraikin bakarrarekin espazio handi bat berreskuratu ahal izan dugu” jarraitzen du.
• Argazkiak
Visesako zuzendari nagusiak Ubitarte Burura egin zuen bisitan ateratako argazkiak ere jarri ditu bere blogean. “Lanak momentu interesgarrian daude eta eraikinaren tripak, normalean ikusten ez dena, baina agerian dagoena baino garrantzitsuagoa sarritan, erakusteko une aproposa da”.
• Herritarren komentarioak
Aretxabalaren mezuak komentario bat baino gehiago jaso du eta gehienak ez daude ados berak azaldutakoarekin.
- Guztia irakurtzeko: Hontza (Pablo Aretxabalaren bloga)