Gero helikopteroa etorri zen Mintxetara
eta Donostiako Poliklinikara eraman zuten. Aldagai guztiek bat egin
zuten bera bizirik ateratzeko. elgoiBARREN.netek protagonistarekin gogoratu nahi
izan du gertatutakoa, nahiz eta Juan Mari Eguren ez den ezertaz ere
gogoratzen. “Nire emazte Nievesek etorri behar luke hitz egitera”, esan
digu, umorerik falta gabe. Bizitza eta heriotzaren arteko muga oso
estua izan daitekeela frogatzen du Egurenen esperientziak.
Zelan zaude osasun aldetik?
Primeran. Pilulak hartzen ditut kolesterola eta tentsioa kontrolatzeko. Jubilatuta nago.
Zenbat urte zenituen bihotzekoak jo zintuenean?
56rekin pasatu zitzaidan.
Zertan zenbiltzan lanean?
Pasatu zitzaidana ez zen izan kirola egiteagatik. Bizitza guztian egin izan dut kirola. Palan astean bi aldiz jokatzen nuen. Kristoren estresa nuen lanean. Proiektista nintzen, eta proiektu latzak eta konplexuak nituen eskuartean. Tentsio handiko lana zen.
Estresa duen jende asko ez da ohartzen estresa duenik…
Bai. Hori pasatu aurretik minbera nabaritzen nuen bihotz inguruan.
Hortaz, bihotzekoa pasatu aurretik mina sentitzen zenuen bihotz inguruan?
Bai, min hori pasatuko zelakoan nengoen. Bularreko angina zen. Arteria estutu egiten da.
Proba bidez jakin zitekeen?
Medikura joan beharko nintzatekeen sasoi hartan.
Familian aurrekaririk bazegoen?
Ez, batere ere ez. Hau lanagatik da. Garbi daukat. Orain jubilatuta goizez bakarrik joaten naiz lanera baina beste erritmo batean. Ardurarik gabeko lana da. Arduraduna beste bat da eta nik lagundu egiten diot. Gero arratsaldeak libre ditut paseatzeko.
Gauzak lasaiago hartzen ikasi duzu?
Bai, zeharo. Txipa zeharo aldatuta daukat. Berotzeko moduko zeozer ikusten dudanean, trankil egoteko esaten diot nire buruari. Nire bizimodua oso lasaia da.

Zure burua lehen baino gehiago zaintzen duzu orain?
Lehen ere bai. Bizitza guztian zaindu dut nire burua: ez erre, ez edan… Kirola a tope egiten nuen. Orain gatza ez dut probatzen. Baina ohituta nago. Gustura jaten dut.
Palan jokatzea faltan botatzen duzu?
Izugarri. Irailean joan behar dut txekeo bat egitera, eta galdetzeko asmoa dut. Beldurra daukat, baita mendira joateko ere: aldapak…
Psikologikoa ere bada, ezta?
Lehenengo proba egin zidatenean berri-berri bezala nengoela esan zidaten. Ezer ere pasatu izan ez balitzait bezala nengoela esan zidan medikuak. Albiste ona da, baina beldurra daukat.
Urriaren 7an jaio zinen berriro?
Bai. Errosario egunean. Ez dut sekula ahaztuko. Joan zen astean egin nituen 57, baina kilometro-kontagailua egun horretan jarri nuen martxan berriro.
Zer pasatu zitzaizun akorduan duzu?
Ez, ez naiz ezertaz ere gogoratzen. Handik hiru bat egunera esnatu nintzen. “Non nago?”, galdetzen nuen.
Konortea berreskuratzean, tunel bateko argia ikusten duela diote batzuek.
Zuk zerbait sumatu zenuen?
Ez. Egun horretan pasatutako guztia ez dut gogoratzen. Lagunak oso kexati nengoela esaten du, partidan ere arraro samar nengoela. Dutxan ere gaizki nengoela dio. Beti bezala ez nengoela jabetu zen. Dutxatik irten eta bertako aulkian etzanda egon nintzen. Gauza arraroa. Domekako partida bukatu, dutxatu eta ikastolako frontoia ixten nuen bakar-bakarrik. Besteak lehenago irtetzen ziren.
Bakarrik egon zintezkeen egun hartan…
Bai, hark sumatu zuen zerbait berezia pasatzen zitzaidala, eta gelditu egin zen.
Eulogio zure laguna ondoan izan zenuen...
Polizia da bera, eta beharrezko laguntzak egiten badaki. Autoan sartu aurretik itxaron zuen. Zerraldo lurrera erori nintzen. 112 telefono zenbakira deitu zuen. Gurutze Gorria etorri zen Mintxetara, eta ikusi zuten larria zela.
Zure aita ere handik zebilen…
Nire aita ere egon zen. Partida ikusten egoten zen, baina egun horretan partida bukatu, etxera joan eta bueltan etorri zen. Ni nengoen lurrean. Zorabiatu egin zen, eta anbulatorioraino eraman zuten. Biok geunden lurrean.
Noiz etorri zen helikopteroa?
Gurutze Gorrikoak Elgoibarren zeuden eta euren furgonetan etorri ziren. Segituan Donostiara eraman behar nindutela esan zuten. Egokiena helikopteroa zen.
Eguna ona egiten zuen helikopteroan joateko?
Bai, egun zoragarria egiten zuen. Helikopteroan ere joan nintzela ez dut gogoratzen. Egun zoragarria tokatu omen zen. Egun ona, haizerik gabekoa. 350 kilotik gorako pisua eraman dezake gehienez helikopteroak. Eta lau lagun ginen: pilotua, medikua, erizaina eta ni.
Zergatik Poliklinikara eta ez Mendaroko Ospitalera?
Itxuraz egoera larria zen, eta leku aproposena zen Poliklinika. Harrezkeroz, gutunak ere handik iristen zaizkit. Kardiologia zentro onena han dago.
Nondik etorri zen helikopteroa?
Loiutik edo Sondikatik. Loiutik uste dut. Momentuan etorri zen. Hemendik Donostiara ere ordu laurden batean iritsi ginen. Eskerrak horri.
Denak bat egin zuen zure alde…
Bai, denak. Anbulantzia ere momentuan etorri zen. Donostiako bidean, helikopteroan, bihotza lau aldiz geratu zen. Herrian zabaldu zen zurrumurrua hilda nengoela.
Benetan?
Kilometroen eguna zen Bergaran, eta han zabaldu zen albistea. Baina helikopteroetan ez dituzte hildakoak eramaten.
Hilda zeudela nork zabaldu zuen badakizu?
Ez, herri txikietan erraz zabaltzen dira zurrumurruak.
Familiak lasaitzeko aukera izan zuen gero?
Gero lasaitu ziren. UVI- ZBUn ikusi ninduten. Eurekin hitz egiten omen nuen. Ez dut gogoratzen. Hiru egunetan sedatuta-edo egon nintzen. Laugarren egunean bai, plantara jaitsi nindutenean esnatu nintzen.
Familiarrak ere lasaitu egiten dira gaixoarekin berba egiten dutenean…
Bai, gaixoa ikusi eta hitz egitean, eta gaixoak hitz egiten badie, hobeto.
Ez zara ezertaz ere gogoratzen.
Gaur ere elkarrizketa egitera etorri aurretik, andreak esan dit: “Ez zara ezertaz ohartu ere egin-eta. Hobe da ni joatea”, esan du.
Umore ona ez da falta...
Oso garrantzitsua da.
Eta itxura ona duzu…
Nire burua probatzeko gogoa dut. Baina beldurra dut.
Paseoak egiten dituzu.
Bai, kilometroak eta kilometroak egiten ditut.
Zorteduna izan zara?
Egun horretan zorte itzela izan nuen alde guztietatik. Bestela, kaput. Lurpean.
Gurutze Gorriko Jessica eta Rafarekin hitz egin duzu harrezkeroztik?
Bai, eurekin egon nintzen. Geroago ez dut Jessica ikusi. Rafael Segura Eugeliorekin egon zen, baita Jessica ere. Eskerrak eman nahi dizkiet.
Bai, eurekin egon nintzen. Geroago ez dut Jessica ikusi. Rafael Segura Eugeliorekin egon zen, baita Jessica ere. Eskerrak eman nahi dizkiet.