Azken zapatuko azoka berrindartzeko lehen saioa izan da asteburuan. Ganadua eta tresneria ez ezik, barazkiak eta baserriko produktuak kalean egon ziren salgai. Horrez gain, herri kirol saioa eskaini zuten Lagun Artea taldekoek.
Oraindik ohitura errotu arte denbora pasatu beharko bada ere, jendea hurreratu zen baserritarren postuetara barazkiak erosteko. Trikitilarien doinuek, gainera, egun eguzkitsua girotu zuten.