Elgoibar BH Institutoko bost ikaslek jaso dute aurten ohorezko matrikula

elgoibarren.net 2008ko eka. 30a, 13:57

 
Joan zen barixakuan, ekainak 27, Elgoibar BH Institutoko ZIG, Batxilergo eta Zikloetako diploma banaketa ekitaldia izan zen. Ikasturtea amaitu duten ikasle guztiek jaso zuten diploma, eta Batxilergoko bost ikaslek ohorezko matrikula jaso zuten. Leire Mendikute, Nerea Iñurrieta, Maitena Arrizabalaga, Garazi Esturo eta Garazi Arizaga izan ira aurten matrikula jaso duten ikasleak.

 
Joan zen barixakuan egin zen Herriko Antzokian diploma banaketa ekitaldia, eta urtero bezala, gonbidatu bereziak izan ziren bertan. Josu Mujikak gidatzen duen Triska dantza taldeak parte hartu zuen eta Mikel Laskurain antzezlea eta Haritz Laskurain pilotaria izan ziren diplomak banatzen.

Selektibitatean emaitza onak
Institutotik jakinarazi digutenez, ikasleen %98,4 izan dira aurten selektibitatea gainditu dutenak. 64 ikasle aurkeztu ziren unibertsitaterako hautaprobetara, eta ikasle bakarra izan da azterketa gainditu ez duena.
 
  Lotura duten albisteak: