Koloreetako suge luze batekin egin genuen topo atzo goizean Urasandira bidean. Udalekuen hasiera zen, eta pozez zoratzen zihoazen ume guztiak Herri Eskolara. Bitik zortzi urtera arteko 160 umek hartuko dute parte udaleku irekietan, eta talde bakoitzak bi hezitzaile izango ditu. Goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean, mota guztietako jolasak eta aisialdirako ekintzak egingo dituzte, uztailaren 24ra arte.
Udaleku itxiak
Udaleku itxiak ere atzo hasi ziren, eta 23 gazte Askizuko aterpetxera joan dira. Astebete egingo dute bertan, lagun giroan. Atxutxiamika Aisialdi Taldeak aukera desberdinak eskaintzen ditu aurtengo kapainan.

Kirol udalekuak
Elgoibarko Udal Patronatuak antolatuta, kirol udalekuak ere atzo hasi ziren. 87 umek hartuko dute parte. Astelehenetik ostiralera bitartean hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute. Besteak beste, hokey-a, tenisa, futbola, ur jolasak eta esku pilotan jokatuko dute. Horretaz aparte, udako kirol kanpainaren baitan, 90 umek hartuko dute parte igeriketa, tenis eta aerobik ikastaroetan.