2007-2011 Legealdi Planak hogei lan arlo desberdin jasotzen ditu. Besteak beste, Kultura, Euskara, Garapen urbanistikoa, Gizarte zerbitzuak, Emakumea, Hezkuntza eta Gazteria arloko gaiak jorratzen dira bertan, eta datozen urteotan egin beharreko lanak aipatzen dira txostenean. Alderdi politikoak martxo inguruan hasi ziren txosten hori prestatzen, eta dagoeneko lau bilera egin dituzte. Horretaz gain, alderdi politiko bakoitzak bere ekarpenak egin dizkio planaren ardura daukan enpresari. Bilera eta aportazio horietatik atera da osoko bilkurak onartu duen txostena.
- Ikus hemen: 2007-2011 Legegintzaldiko Plana: Proiektuak (pdf)
EB-Aralar kontra
Unai Zulaikak hitz egin zuen EB-Aralarren izenean, eta euren ustez planak dituen hainbat akats aipatu zituen. Hasteko, enpresa pribatu bat kontratatu eta hainbeste diru gastatzeko beharrik ez zegoela aipatu zuen. Bere ustez, alderdi politikoek egunero egiten dituzten ekarpenak jasotzea nahikoa izango litzateke. Horretaz aparte, gaiak ondo landu gabe daudela adierazi zuen: "Ez da proiektuen kostu ekonomikorik azaltzen, eta ez da gauzatzeko eperik zehazten".
PSE-EE eta PP alderdiek aldeko botoa eman zioten Legealdi planari. Ovidio Campello (PSE-EE) gustura agertu zen, eta txostenean jasotzen diren proiektu gehienak alderdi sozialistak eginikoak direla esan zuen. Hala ere, ostegunetako merkadilloa herria ekartzearen gaia faltan bota duela adierazi zuen. Javier Nuñezek (PP), bestalde, bere ekarpen gehienak Legealdi Planetik kanpo geratu direla adierazi arren, aldeko botoa eman zuen.
Mikel Ibañezen aldeko mozioa
Elgoibarko Ezker Abertzaleak Mikel Ibañezen egoera salatu eta egoera larrian dauden presoen eskubideak errespetatzeko mozioa aurkeztu zuen, baina osoko bilkurak ez zuen bozkatu. EAJk mozio alternatiboa eraman zuen batzarrera, eta osoko bilkurak onartu egin zuen.

Ricardo Garate Hirigintzako zinegotzi
Ekainaren 4an Jon Zubiaurre Hirigintza Saileko zinegotziak baja hartu zuen, eta anatza denez, bere gaixotasuna luzerako izan daiteke. Hirigintza Sailak egun osoz lan egingo duen pertsona behar duela azaldu zuen alkateak. Aurrerantzean, beraz, Ricardo Garatek hartuko du Hirigintzaren ardura.