Altzolako trabesian lehenbailehen esku hartzeko eskatu du Zubibai elkarteak

elgoibarren.net 2008ko uzt. 1a, 13:19

 
Altzola auzoan N-634 errepideak sortzen dituen trafiko arazoei "lehenbailehen" konponbidea emateko eskatu du beste behin Altzolako Zubibai elkarteak. Eurek esandakoaren arabera, 2003tik 2007ra lagun bat hil eta beste 49 zauritu dira trabesia horretan.

 
 
Garraio eta Herri Lan zuzendaritzaren datuak plazaratu ditu Altzolako Zubibai elkarteak. Txosten horren arabera, 2003tik 2007ra lagun bat hil eta beste 49 zauritu dira trabesia horretan, eta ondorioz, abiadura murrizteko lanak lehen bailehen hasteko eskatu diote Udalari. Alfredo Etxeberria alkateak 2011rako obrak bukatuko dituztela erantzun die, baina Zubibaiko kideentzat, epe hori urrun geratzen da, eta epe motzerako eurriak hartzeko eskatu dute: "Datorren urterako semaforo bat, auzorakosarrera-irteera eta trabesia eginda egon beharko lukete", adierazi du Alfonso Rubio Zubibaiko kideak.

Azpiegiturako diputatuarekin bildu zen pasa den maiatzean alkatea lankidetza hitzarmena sinatzeko. Altzola paretik trafiko handia pasatzen dela berretsizuten Foru Aldundiaren ikerketek, baita gidariak abiadura handian joaten direla ere. Autoen gehiegizko abiadurak sortzen duen arriskua gutxitzeko errepidea estutzea da Diputazioko teknikariak aztertzen ari direnirtenbideetako bat.
 
 
Tren geltokia

Zubibaiko zenbait kide.

Zubibai elkartekoek pasa den maiatzaren 26an egin zuten bileran Altzolako tren geltokiaren gainean ere egin zuten berba alkatearekin. Altzolakobizilagunen ordezkarientzat, ez da nahikoa auzotik pasatzen diren 32 trenetatik zortzi bakarrik geratzea geltokian. Euren ustez, Euskotrenek zerbitzua gehitu beharko luke. Iñigo Palomino elgoibartarrak zuzentzen duen erakundearen arabera, autobus bidez zerbitzu hori hornitzen dute dagoeneko, izan ere, eskaera bera murritza dela gaineratu du. Alfonso Rubiok hitzetatik ekintzerara pasatzeko eskatu dio Euskotreni.

Logotipo lehiaketa

Zubibai elkartearen logotipo lehiaketak badu irabazlea. Bost lagunek hartu dute parte guztira, eta Arantza Endeiza izan da irabazlea. 100 euroko saria eta Zubia jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi ditu.

1706641004487 Altzolako trabesian lehenbailehen esku hartzeko eskatu du Zubibai elkarteak

 

1706641004520 Altzolako trabesian lehenbailehen esku hartzeko eskatu du Zubibai elkarteak