Istripua izan du motor batek berriz ere Txankakua parean

elgoibarren.net 2008ko uzt. 2a, 11:14


Motor gidari bat arinki zauritu zen atzo (uztailak 1) kamioi batekin izan zuen istripuaren ondorioz. Bi ibilgailuek Txankakua zubi parean jo zuten elkar 19:00ak inguruan. Iazko maiatzean ere antzerako istripu bat jazo zen puntu berean.


 

19:00etan, trafiko handia dagoen unean izan zen istripua.

 
Kointzidentzia hutsa izan daiteke soilik, edo beharbada, hutsune edo arrisku baten adierazgarri, baina kontua da, urtebeteko epean, bi istripu oso antzerako gertatu direla leku berean. Bietan, motor bat eta kamioi handi bat izan dira protagonistak.
 
 
Antzerako bi istripu leku berean

2008-07-01

2007-05-18