Horrela ba, Salbeari merezi duen garrantzia eman nahi dio Parrokiako Abesbatzak, eta hori da ekitaldian parte hartzeko deialdia egin izanaren arrazoia. “Ez baitugu tradizioak galtzerik nahi eta Ignacio Bereziartua (San Bartolome parrokiako organista-maisua) elgoibartarrak 1949an sortutako Salbe ederra indartu nahi dugu” dio abesbatzako kide Jose Mari Zubiak.
Entseguak astelehenetan
Uztaileko astelehenetan, iluntzeko 20:30etan egingo dituzte entseguak San Bartolome Parrokian. Estreinako entsegua, hain zuzen, San Fermin egunean izango da, uztailaren 7an.