Udal zergak eta tasak ordaintzeko bi modu berri Internet bidez

elgoibarren.net 2008ko uzt. 2a, 15:35

 
Elgoibarko Udalak honako herritarren udal zergak eta tasak ordaintzeko bi modu berri jarri ditu abian, tramiteak errazteko asmotan. Lehenik eta behin, herritarrak etxetik bertatik egin ahal izango du ordainketa Internet bidez (on-line).

 

1706641003368 Udal zergak eta tasak ordaintzeko bi modu berri Internet bidez

 
  • Elgoibarko Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) dagoen Nire Ordainketa On-line atalean sartu, eta ordainagiri bat edo ordainagiri sorta bat ordaindu ahal izango du.
 

Agiria etxean inprimatzeko aukera
Ordainketa on-line egin ostean, finantza-erakundeak eragiketari buruzko mezua eta ordainketa egin izanaren frogagiria bidaliko dizkio herritarrari. Horiek horrela, herritarrak, etxean bertan inprimatu ahal izango du agiria.
Komisiorik ez eta pribatutasuna bermatuta
Halaber, adierazi behar da eragiketa honek ez duela komisiorik, eta transakzio guztia finantza-erakundearen web gunean bertan egiten dela. Horretaz gain, administrazioak eragiketaren pribatutasuna bermatzen du; inoiz ere ez baitira txartelen zenbakiak edo herritarraren kontuei buruzko datuak erabiltzen.
Herritarrentzako Arreta bulegoan bestela
Herritarrak nahiago badu, edo Internet erabiltzeko ohiturarik ez badu, Herritarrentzako Arreta bulegoan dagoen Diru-bilketa Sailean egin ahal izango ditu ordainketak; oraingoz, sistema honekin bat egin duten finantza-erakundeen zordunketa-txartelak erabiliz: (Kutxa, Euskadiko Kutxa, La Caixa, Bankoa, Banco de Santander, Banco Guipuzcoano, Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital eta Caja Madrid).