Asteburua Xiberuan: Bigarren Saiakera

Morkaiko 2008ko uzt. 3a, 19:10

Ekainaren haserarako programaturiko Xiberuko irteera ez zen irten jende faltagatik eta hemen gatozkizue berriz ere mendi-irteera proposamenaz. Irailaren 6-7an izango da oraingoan.

Ostiral arratsaldeko 18h-etan irtengo ginateke Plaza Handitik eta Maule ondoan dagoen Chateau Libarrenx-era abiatuko gara, bertan hartuko baitugu ostatu.
 
stage au chateau de Libarrenx
 
Gure asmoa zapatuan Oritik Belagoa aterperako bidea egitea da, Zaraitzu eta Erronkari nafar bailarak eta Larrañe eta Santa Grazi xiberutarrak banatzen dituen mugari jarraiki. Bidean Gaztarria, Otsogorrigaina edo Kartxela mendiak ondotik pasako ditugu. Iraupena: 4h45
 
Domekan ostera, Iratiko bihotzean barneratuko gara, Bagargitik (Chalets d'Irati) Burdinkurutzetako gainera joanaz, Eskalerak zirkua gainez-gain igaroz. Iraupena: 3h30
 
Zailtasuna: *** gogor xamarra
Bazkideek: 60€
Ez Bazkideek: 70€ 
Inskripzio epea Uztailak 26an itxiko dugu. 
Anima zaitezte!