San Migel Rallysprintean 71 auto-gidarik parte hartuko dute zapatuan

elgoibarren.net 2008ko uzt. 4a, 10:11

Etxebarria eta Elgoibar arteko errepidean jokatuko da bihar (uztailak 5) VI. San Migel Rallysprinta. Hamaika automobil taldeak antolatzen duen lasterketa Euskadiko Rallysprint Txapelketarako zortzigarren proba puntuagarria izango da, eta 71 auto-gidarik eman dute izena.

 


  • Hasiera ordua: Lasterketa arratsaldeko 16:45ean hasiko da eta ordubete lehenago gutxi gorabehera itxiko dituzte errepideak.

Lau faborito argi
Euskadiko Rallysprint Txapelketako liderra, Santi Artetxe ez da bihar irteeran izango, eta, hortaz, bere jarraitzaileek Artetxek sailkapenean duen aldea murrizteko abagunea izango dute. Lau piloturen artean egongo dela lehia diote adituek, ezustekorik ezean. Xabier Lujua (Skoda Octavia WRC), Gorka Apalantza (Subaru Impreza WRC), Joseba Zapirain (Peugeot 206 WRC) eta Ramon Apalantza (Mitsubishi WRC) dira gertutik jarraitu beharreko gidari eta autoak.
  Bideoa (2006ko Rallysprinteko bideoa)