San Ferminetako entzierroak zuzenean pantaila handian

elgoibarren.net 2008ko uzt. 7a, 10:08

 
Kultur Etxeko hitzaldi gelan jarri duten pantaila handian ikusi dute gaur zenbait herritarrek San Ferminetako lehen entzierroa zuzenean.
Eta, bihar (uztailak 8), Elgoibarrera ailegatuko dira San Ferminak. 



Dozena bat lagunek jarraitu dute San Ferminetako lehen entzierroa pantaila handian.

Dozena bat lagun elkartu dira Kultur Etxeko hitzaldi gelan Conde de la Corte (Badajoz) ganadutegiko zezenak protagonista izan dituen estreinako entzierro "luze eta kaotikoa" Kultura Sailak urtero jartzen duen pantaila handian ikusteko.
  • Uztailaren 14ra arte, Iruñeako San Ferminek irauten duten bitartean, egunero emango dituzte entzierroak zuzenean 8:00etan hasita.
  • BIDEOA: Lehen entzierroko bideoa (cuatro.com)
 
 
200 ume espero dituzte San Fermin Txiki egunean
 Iruñera joan beharrik gabe, herrian bertan San Fermin jaiaz gozatzeko aukera izango dute aurten ere Elgoibarko umeek Atxutxiamaikaren eskutik. Bihar, martitzena, bitik zortzira arteko umeek San Fermin Txiki eguna ospatuko dute. Berrehun ume inguru elkartzea espero dute antolatzaileek. Seme-alabak San Fermin txikia ospatzera joan daitezen animatzeko deia egin dute antolatzaileek, zuriz jantzita eta zapi gorriarekin.
  • 9:00etan Haur Eskolakoak batu eta ordu laurden geroago King-Kongen elkartuko dira denak. Handik Udaletxera joko dute.
  • Pregoia 11:00etan izango da eta gero entzierroari ekingo zaio.
  • 11:15ean zezen eta poniekin jolasteko aukera izango dute. Gero txorizoa emango diete.
  • 12:30etan amaituko da.
  Iazko zenbait argazki

1706640978512 San Ferminetako entzierroak zuzenean pantaila handian

 

1706640978551 San Ferminetako entzierroak zuzenean pantaila handian

 

1706640978584 San Ferminetako entzierroak zuzenean pantaila handian

1706640978625 San Ferminetako entzierroak zuzenean pantaila handian