Jose Perez Cortes (bateria) eta Enrike Eguren (saxofoia) elgoibartarrek eta Angel Perez Sarasketa (soinu handia) eibartarrak osatzen dute Eguren Taldea. Pedro Sodupe “Gelatxo” taldekidea hil eta gero hartu zuten izenez aldatzeko erabakia.
Dantzarako zaletasuna asko bajatu dela aitortzen du Enrike Egurenek, baina jendea oraindik "gustora geratzen da jotzen ditugun piezak entzutera" gaineratu du. Izan ere, piezak betikoak dira, klasikoak, hilezkorrak.
Plaza Handiko dantzaldien egutegia
- Uztailak 13 (domeka): 18:30-21:00
- Uztailak 20 (domekia): 18:30-21:00
- Uztailak 27 (domekia): 18:30-21:00
- Uztailak 31, (eguena): 18:30-21:00