Informazio teknikak eta segurtasuna Interneten: manualak IMHren eskutik

elgoibarren.net 2008ko uzt. 7a, 15:09

 
IMH Webgunean manual batzuk sortuta dauzkate: Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak eta Oinarrizko Segurtasuna Interneten. Eta orain euskaratu egin dituzte.
Birusen aurkako erremintak, nabigatzailea eta posta bezeroa, nola eduki Windows eguneratuta, programa espioiak, firewall/Suebakiak, Spam/zabor-poltsa, edukien iragazkia... horiek eta beste hainbat argibide informatiko jarri dituzte sarean eta euskaraz.



Internetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Miren web cunean zenbait kontu aztertu dituzte: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.

1706640977468 Informazio teknikak eta segurtasuna Interneten: manualak IMHren eskutik

   SEGURTASUNA 
Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Manualean horri buruzko hainbat nozio aurki daitezke: Antibirusak, Spyware-Programa Espioiak, suebakia, nabigatzailea, spam-zabor posta, pishing-keylogger-pc zombie…
 
Informazio iturriak: IMHren webgunea eta Sustatu