Martxan da eskualdeko turismoa sustatzeko asmoa duen Argazki Lehiaketa

elgoibarren.net 2008ko uzt. 8a, 12:32

Debegesako Turismo Sailak argazki lehiaketa bat antolatu du eskualdeko turismoa sustatzeko asmoarekin. Argazkiak Debabarrenean egindakoak izan behar dute eta interesa duen edonork parte hartu dezake, nahi beste argazkirekin.


 Ekimena uztailaren 7tik 23ra bitartean ospatuko da eta argazkiak epe honetan ateratakoak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko 2 modu daude:
  1. Emailez debabarrenaturismo@gmail.com helbidera, izen-abizena eta telefonoa zehaztuz.
  2. Flickr-en, edo antzerako zerbitzuren batean, datuak korreo elektronikoz bidaliz.
  • Oinarri guztiak ongietorri.org Debabarreneko blog turistikoan daude.

  Sariak

Saturrarango hondartza, Mutrikun.

 Argazki rallya irabazten duenak Txindurri Iturri Nekazal Turismoan asteburu pasa egiteko aukera izango du, lo egiteko tokia, gosaria eta afaria. Bestalde, partehartzaile guztien artean, Txindurri Iturrin bi lagunentzako bazkari edo afaria zozketatuko dira.
 Debabarreneko eskualdea aintzindaria da komunikazio modu berrienak erabiltzen eta Euskadiko lehen eskualdea da web 2.0 delako horretan barneratzen bere ongietorri.org blogarekin. Blog honen helburua hiritar eta turistekin komunikatzeko erraminta gertukoagoak bilatzea da, komunikazio maila osoagoa lortuz.