Peñalver arkeologoaren hitzaldia Kultur Etxean

elgoibarren.net 2008ko uzt. 8a, 14:31


Gaur: Debako Praileaitz kobazuloko arkeologia indusketen arduradunak, Xabier Peñalver arkeologoak, kobazuloaren balioaz berba egingo du, gaur (uztailak 8) iluntzean, Kultur Etxean emango duen hitzaldian.

 


Praileaitz ezagutzeko sentsibilizazio kanpainaren barruan, Peñalverrek bere lan-taldeko Sonia San Jose izango du ondoan, azalpen eta argibideetan laguntzeko. Bien artean orain arte egindako aurkikuntzei buruz eta santutegiaren garrantziari buruzko xehetasunak emango dituzte. Orain arte eginiko indusketetan apaingarriak aurkitu dituzte eta 2006ko abuztuan margo ez-figuratiboak aurkitu zituzten.
Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz izango da.
  • Ordua: 19:30etatik aurrera Kultur Etxean

 Lotura duten albisteak: