Araba Clasic Club Gasteizko auto klasikoen elkarteak antolatu du Auto Klasikoen I . Erakusketa, Lerun jatetxearen babesarekin. Guztira 50 bat auto klasiko inguru batzea lortu dute estreinako erakusketarako. Gehienak Araba Clasic Clubeko kideen autoak dira, baina auto klasikoen jabe diren elgoibartarrik ere izango da. Gillermo Iraegik ziurrenik bi auto eramango ditu: Bi lekuko Mercedes 190a (1960koa) eta Jeep bat (AEBtako armadarentzako 1942an sortutakoa). Josemi Gabilondok, berriz, rally eta auto-igoeretan parte hartzeko erabiltzen duen Renault Alpinea eramango du.
Horiez gain, beste hainbat auto ikusgarri egongo dira erakusketan. Besteak beste, Austin Vander Plas Princess DM4 (1964. urtekoa), Citroen Pontom, Ford GTV, Rolls Royce Silver Wraith II, hainbat Mercedes eta zenbait auto ingeles eta amerikar. Denak zaharrak, -orain dela 30 urte baino gehiago sortuak-, baina jabeen mimo, maitasun eta diruari esker lehen eguneko distira mantentzen dute ia. Lau gurpil gainean dabiltzan harribitxiak.
• Egitaraua:
- 10:30 – 11:45 Auto klasikoen ailegaera Lerun jatetxeko aparkalekura.
- 11:45 – 13:45 IMHko Erreminta makinaren museoa ikustera bisita gidatua eta herriko kaleetatik itzulia. Ibilbidea: Txarriduna, IMH, San Roke, Trenbide kalea, Usua, Plaza Handia, San Bartolome, Plaza Txikia, Nadala eta Lerun.
- 13:45 – 18:00 Autoen erakusketa Lerun jatetxeko aparkalekuan.
- 16:00 Sari banaketa
-Autorik bereziena
-Autorik dotoreena
-Autorik zaharrena
-Kirol-auto onena
-Hobekien zaharberritutakoa
-Elgoibarrera iristeko distantzia luzeena egin duena - 16:30 Haurrentzako magia ikuskizuna eta umeentzako ezustekoak