Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

elgoibarren.net 2008ko uzt. 14a, 10:32

 
Denborak atzera egin zuela zirudien zapatuan. Hala zirudien herriko kaleak zeharkatu zituzten autoei erreparatuz gero. Auto Klasikoen I. Erakusketan parte hartzeko bildu ziren 46 ibilgailuek, auto-mozioko mito asko tartean, herritarren ikusmina bereganatu zuten. (argazkiak dauzka)



 IMHko Erreminta makinaren museora bisita gidatua egin eta gero, herriko kaleetatik itzulia egin zuten auto klasikoek. Lerun jatetxeko aparkalekuan amaitu zuten itzulia eta bertan egon ziren arratsaldera arte herritarren gozamenerako erakusgai. Motorra, barrualdea eta automobilen detaile guztiak oso gertutik ikusteko aukera izan zuten autozaleek.
  Sariak
  • Autorik bereziena: Chrysler 77 kamioneta (1938). Jabea: Antonio Lazpiur.
  • Autorik dotoreena: Opel P6 (133). Jabea: Lucio Iraeta
  • Autorik zaharrena: Citroen 5 CV (1924an erosia). Jabea: Javier Alava.
  • Kirol-auto onena: Jaguar XK 150 (1960). Jabea: Felix Lascaray
  • Hobekien zaharberritutakoa: Ford A (1927). Jabea: Jose Antonio Mena.
  • Elgoibarrera iristeko distantzia luzeena egin duena: Citroen 15 Six (1951). Jabea: Jose Luis Loidi. Castro Urdialesetik Elgoibarreraino 80 kilometro egin zituen.
  Lotura duten albisteak:
  • Auto Klasikoen I. Erakusketa egingo da zapatuan (2008-07-09 elgoiBARREN.net)  
 
  Argazkiak:

Gillermo Iraegi elgoibartarraren 3 autoak: Rolls Roycea, Jeepa eta Mercedes 190a.

Aitor Zabaleta pilotuaren 1973ko Lola-BMW barketa (400 zaldi) eta Josemi Gabilondoren Renault Alpinea.

1942ko Jeep-aren tripak bistan.

Antonio Lazpiurren Chrysler 77 kamioneta (1938). Autorik berezienaren saria irabazi zuen.

 Ezkontza argazkiak ateratzetik Debatik bueltan zetorren bikoteak ezin izan zion horrelako argazki bat ateratzeko tentazioari eutsi.

Biak klasikoak, biak horiak, baina eskuineko Citroen 5 CV-ak bakarrik dauka Gorbeako tontorreraino igo izanaren ohorea.

IMHko erreminta makinaren museoa bisitatu zuten parte hartzaileek.

1706640970248 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

1706640970284 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

1706640970318 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

1706640970354 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

1706640970394 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

 

1706640970431 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen

1706640970468 Auto Klasikoen xarmak lagun asko erakarri zituen