Hirugarren urtez jarraian Mikel Cornejoren kartela irabazle

elgoibarren.net 2008ko uzt. 15a, 16:27

 
Hirugarren urtez jarraian, Mikel Cornejoren azalak iragarriko ditu San Bartolome jaiak, berak irabazi baitu jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa.  Sari berezia, berriz, Jose Manuel Esnalek jaso du. Aurten hamalau lagunek hartu dute parte lehiaketan, iaz baino hiru gehiago.

 
 
 

Mikel Cornejo, 2007ko kartel irabazlea eskuetan duela.

Bistan da, Mikel Cornejok neurria hartu diola San Bartolome jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketari, eta aurten ere, bera izan da irabazlea. Kartel lehiaketa segidan irabazten duen hirugarren aldia izan da aurtengoa.  600 euroko saria jaso du, eta Jose Manuel Esnalek 300 euroko sari berezia irabazi du. Epaimahaia Egur Taldeak (Maribel Vazquez eta Nerea Aranburu), Kokoe komiki elkarteak (Iñaki Raigoso), Kultura Batzordeburuak (Iñigo Cearsolo) eta Kultura teknikariak (Blanca Salegi) osatu dute.
 
  Umeen kartel lehiaketa
Umeen kartel lehiaketara, bestalde, bederatzi lan aurkeztu dituzte, eta denak izan dira sarituak:
  • Nerea Bastida Agote (9 urte)
  • Lide Baz Salegi (13 urte)
  • Lucia Bilbao Belaustegi (14 urte)
  • Nora Isasti Huidobro (11 urte)
  • Garazi Eizagirre Lodoso (7 urte)
  • Gorka Baz Salegi (10 urte)
  • Amets Isasti Huidobro (7 urte)
  • Maria Ruiz de Gauna Gonzalez (8 urte)
  • Nora Bastida Agote (12 urte)
  • Sari banaketa abuztuaren 23an egingo da, San Bartolome bezpera egunean, 20:30ean Udal pleno aretoan.