Oporretan ere bertso giroa izango da Elgoibarren

elgoibarren.net 2008ko uzt. 16a, 10:32

 
Aurten ere 15-18 urte bitarteko gaztetxoentzat bertso-barnetegia antolatu du Bertsozale Elkarteak Aubixan eta horren inguruan hainbat ekitaldi ireki antolatu ditu, bereziki, herriko gazteei zuzendurikoak.




Hona hemen Bertsozale Elkarteak, Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordearen laguntzaz, prestatu duen eskaintza:
  • Uztailak 12, larunbata: Txitxiburduntzia eta bertso-afaria Jokin Uranga, Amaia Agirre eta Iñaki Viñaspre bertsolariekin, Aubixan 18:30etatik aurrera. Prezioa: 10 €.
  • Uztailak 16, asteazkena: Bertso-tribiala eta kantaldia arratsaldeko 17:00etatik aurrera Mintxetako igerilekuetan. Gaztetxoek kantu saio bat dinamizatuko dute, Oskar Estanga musikariaren laguntzarekin. Horretarako herritarrei kantuen letren fotokopiak banatuko dizkiete.
  • Uztailak 17, osteguna: Bertso afaria Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariekin.  Aubixan 20:30etatik aurrera. Prezioa: 10 €.
 Parte hartzeko
 Egitasmo honen bidez  bertso-barnetegian egindako lana herritarren artean zabaldu nahi da eta gaztetxoen artean bertsozaletasuna sustatu. Hortaz, ekitaldi horietan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago lor dezakete Udaleko Euskara Sailean (Kultur Etxean goizez).
  • Bertso afarirako izena emateko ere, bertara joan edota 943 744366 telefono zenbakira deitu goizez.
  Lotura duten albisteak: