Eskualdeko lehen jolas pista balioanitza
Alfredo Etxeberria alkateak, eta zenbait zinegotzik: Ricardo Garate (EAJ), Eloisa Zubiaurre (EAJ) eta Francisco J. Nuñez (PP), inauguratu dituzte ofizialki tenis pista berria eta kirol askotariko pista. Azken hori, eskualdean jarri duten gisa honetako estreinakoa da, gainera. 70.000 euroko kostua eduki du eta 35.000 euro tenis pistak.
- Jolas gune balioanitza eta tenis pistaren ezaugarri, ordutegi, prezio eta araudiaren gaineko informazioa
Agintari batzuk teniseko erraketa eskuetan hartzera ere animatu dira. Intentzioa jarri dute, baina benetako abilezia erakutsi duena Jonathan Taborcia izan da. Ondarrutar tenislaria Euskadiko txapeldunordea da, eta lotura berezia dauka Elgoibarrekin, ume koskor bat zela aitarekin batera etortzen baitzen IMHko tenis pistara entrenatzera. Ia tenis pista berriaren laguntzarekin herriko tenislariren bat ateratzen den. Kirol Udalekuetako partaideek adi-adi entzun dituzte Jonatahanen gomendio eta azalpenak.
∞ Lotura duten albisteak:
- BTT zentro bat, tenis pista bat eta padeleko bi egingo dituzte Mintxetan (2008-04-23 elgoiBARREN.net)
• Argazkiak:
{mosimage} |