Herritarrok, herriguneko hiru gune garrantzitsutan: Olasoko errotonda; San Inazio kalea, Santa Ana kalea eta Ubitarte ingurua eta San Frantzisko kalea, Madala eta Pedro Muguruza etorbidea ingurua, egingo dituzten lanak ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita Madalako parkean jarriko duten zoruaren inguruko iritzia emateko ere. Lau aukera daude eta gehien gustatzen zaiguna aukeratu eta gure aukeraketa eta iritzia ontzi batean sartzeko modua izango da.
• Erakusketa:
- Noiz: Uztailaren 16tik 31ra bitartean
- Non: Kultur Etxean
- Bisita ordutegia: Astelenenetik ostiralera: 19:00 - 21:00 (Zapatua, domeka eta jai egunetan: 12:00 - 14:00/19:00-21:00)
- Zer: Hirigintza proiektuen inguruko xehetasun teknikoak, lanak amaitzeko aurreikusitako epeak, aurrekontua eta finantziazio eraren inguruko datuak, erabiliko diren materialak, planoak, e.a. izango dira erakusketan. Aurrekoez gain, hamar minutuko bideo bat emango dute, bere onera ekarri nahi dituzten inguruen egungo egoera eta obrak amaitu ondoren izango duten itxura erakutsiko duena. Herritarrek etxean ere jasoko dute erakusketaren informazioa.
∞ Informazio gehiago:
- Herriaren itxura aldatuko duten 3 obrari buruzko erakusketa antolatu du Udalak (2008-07-10 elgoiBARREN.net)