- Errepidea: N-634
- Udalerria: Elgoibar
- Tartea: 58,315 kilometro puntua - 60,700 k.p.
- Obra: zoruaren egitura zaharberritzea
- Enkanteko aurrekontua: 432.290, 90 €
- Burutzeko epea: bi hilabete
Gipuzkoako Foru Aldundiak bi bat milioi euro inbertituko ditu N-634, GI-2630 eta GI-2633 errepideen hiru tartetan zoruaren egitura zaharberritzeko. Gutxi gorabehera 7 kilometro zaharberrituko dira. Zaharberritze horiek Elgoibarren (N-634), Getaria eta Zumaian (GI-2633) eta Oñatin (GI-2630) egingo dira eta dagozkien lanak enkantera ateratzea erabaki du Diputatuen Kontseiluak.
Elgoibar eta Maltzaga arteko errepide zatia asfaltatzeaz batera, 0,90 m-ko zabalerako euri-urak jasotzeko zanga egingo da 60,660 eta 60,690 kilometro puntuen artean, eta hamaika kutxeta eta dagozkien fabrika obrak berregingo dira, hustubideak eta hormigoizko areka osatzeko lanen barruan. Obra horren enkanteko aurrekontua 432.290,90 euro da eta lanak bukatzeko epea bi hilabete.
∞ Lotura duten albisteak:
- Herriaren itxura aldatuko duten 3 obrari buruzko erakusketa antolatu du Udalak (2008-07-10 elgoiBARREN.net)