Munlet taldearen diskoa doan deskargatu daiteke Interneten

elgoibarren.net 2008ko uzt. 18a, 08:31


Munlet taldeak bere disko berria (Clinica de ruidos) doan deskargatzeko moduan jarri du sarean. Joan den urtean Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketa entzutetsuan bigarren saria eskuratu zuten mendaroarrek.

 
 

 
Clinica de ruidos izena dauka Munlet taldearen azken emaitzak. Bertan, elektronika, punk eta rock doinuak nahasten dituzten kantak batu dituzte.
 
Bilbao Hiria Lehiaketa prestigiotsuan sarituak

 Lady Fingers eta Herr Professor

Bilbao Hiria 20. Pop Rock Lehiaketan bigarren saria (4.000 euro) irabazi zuen iaz Munlet taldeak eta Euskal Herriko talderik onena saritzen duen “Villa de Bilbao” saria ere eraman zuten Mendaro aldera.
  Bideoak: Maiatzaren 8an eskaini zuten kontzertuko sei abestiren (Mechanic, Marcapasos zombie, La familia esqueleto, Entre sombras, Monstruo bicefalo eta Munletdantz) bideoak jaisteko aukera daukazue hemen.
 Zuzenean ikusteko: Munletek bihar, uztailak 19, Bermeon joko du, Aritzatxu Rock Free 2008 jaialdian (20:00).
  Taldearen weguneak eta lotura duten albisteak: