Mendaroren 25. urteurrena gogoratzeko, orain arte Udalean izan diren zinegotziak eta alkatea izango dira txupinazoan. Horiekin batera, herria sortzeko lanetan aritu zen batzordeko kideak ere, bertan izango dira. Arratsaldeko 18:00etan izango da txupinazoa datorren eguenean (uztailak 24), eta ondoren, luntxa eskainiko dute udaletxean bertan.
∞ Ikus hemen: 2008ko Santana jaietako egitaraua (pdf)
• Presoekin elkartasun eguna (uztailak 19)
Egitarauan agertzen ez bada ere, uztailaren 19an presoekin elkartasun eguna izango da. Hona hemen egitaraua:
- 14:30 Herri bazkaria frontoian (apuntzatzeko Ormola, Txirristaka edo etorrigureana@gmail.com)
- Ondoren, jolasak frontoian: oskolbatze erronka eta txapel jaurtiketa
- Iluntzean, kalejira bertsolariekin (Julen Zelaieta Nafarroatik eta Eneritz Zabaleta Lapurditik)
- Gauean, denok txosnetara.
• Jose Manuel Esnal kartelak iragarriko ditu Santana jaiak
Jose Manuel Esnal elgoibartarra izan da Santana jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lehen, umeentzako izaten zen lehiaketa, baina aurten irekia izan da estreinako aldiz. Esnalek dantzarien zapatilak eta fajak irudikatu ditu, Santa Ana elizaren kanpandorrean. Elgoibartarrak 300 euroko saria jaso du.