Zentroaren harrera tokia bisitatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek. Laranja kolorekoa da, igerilekuen sarreran dago, orain dela bi egun inauguratu zuten tenis pistaren azpian. Hain zuzen, a + b arkitektura (Fernando Ansola eta Jon Bastida) bulego elgoibartarra arduratu da ingurune honen diseinuaz, alegia, tenis pista, BTT zentroa eta uda eta gero eraikiko dituzten bi padel pistak egiteaz.
Aurrekontua: Debabarrena BTT Zentroak 180.000 euroko aurrekontua izan du.
BARREN astekariak ere erreportajea eskaini dio BTT Zentroari 663. zenbakian.
Inaugurazioko argazkiak