'Buztangorriak' Futbol 7 txapelketako irabazle

elgoibarren.net 2008ko uzt. 21a, 10:06


Buztangorriak taldeak (argazkian) irabazi du XI. Eskualdeko Futbol 7 Txapelketa. Elgoibartarren arteko finalean, LMRD1P taldea hartu zuten mendean. Herriko beste talde bat, Kashima Brewers (2007ko txapeldunak), igo zen podiumeko hirugarren koskara.

 
 

Emaitzak:
  LMRD1P 1  Buztangorriak 2  (finala)
  Kashima Brewers 3Soratinaikos 1  (3.eta 4. posturako partidua)

Txapeldunordeak, LMRD1P taldea.

 Finalean, LMRD1P-k, 17-18 urte inguruko jokalari gaztez osatutako taldeak, estu hartu zuen Buztangorriak taldea. 2 eta 0 aurreratu ziren markagailuan Buztangorriak, baina 10 minuturen faltan gola sartu zuten jokalari gazteek eta emozioa jarri zioten txapelketako azken minutuei. Azkenean Buztangorriak txapeldun.
 Guztira 20 taldek parte hartu dute aurten Futbol 7 txapelketan, horietako 10 elgoibartarrak. Ekainaren 7an eta uztailaren 19ra bitartean partidu mordoa jokatu dira Eibarko Unbe eta Mintxetako futbol zelaietan.
 Ikus hemen: partida eta emaitza guztiak (elgoibar.org)
 
Lotura duten albisteak: