Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

elgoibarren.net 2008ko uzt. 21a, 13:27

 
Altzolan domekan egin zuten ehiza hegaztien erakusketako bitxikeria izan zen: aske laga zuten zapelatz bat ez zen jabearen besoetara itzuli. Bila dabiltza oraindik, eta litekeena da jendearengana hurbiltzea; horretara ohituta dago-eta.


Euria eginagatik jende dezente hurbildu zen erakusketara.

Euriari aurre eginez, ehiza hegazti ikusgarriak gertutik ikusi eta hegan egin araziz gozatu zuten bertaratutakoek domekan (uztailak 20) Altzolako eliz arkupeetan egin zenm ehiza hegaztien erakusketan. Auzotarrek ere izan zuten hegaztiak besoetan hartu eta aske lagatzeko aukera. Horietako batean, ordea, aske laga zuten zapelatza ez zen berriz Altzolako plazara itzuli.

Bilaketa saiakera antzuak

1706640939623 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

Hanka batean zeraman transmisorearen arrastoa jarraituz, bi taldetan banatuta eta bi hartzailez hornituta, saiatu ziren hegaztien jabe eta auzotarrak zapelatza bilatzen; baina, Altzola inguruko mendietan barrena arratsalde osoa pasa zuten arren, saiakera guztiak antzuak izan ziren. Mendaro eta Elgoibarko Udalak jakinaren gainean daude, hala nola, Gipuzkoako Basozainen Elkarteko kideak eta Igeldoko Arrano Etxea.
Ez da ehizatzeko gai
Hegazti jabeek jendea dagoen tokira hurbilduko dela uste dute, janari bila, “ez baita gai bere kabuz ehizan egiteko”. Galdutako zapelatzak 600 euro inguruko balioa du merkatuan. Osterantzean, erakusketa "dibertigarria eta hezigarria" izan zela azpimarratu dute antolatzaileek, Zubibai elkarteko kideek. 
  Argazkiak:

1706640939656 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

1706640939691 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

 

1706640939726 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

1706640939760 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

1706640939790 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza

1706640939816 Libre dabil Altzolan askatasuna topatu zuen zapelatza