Bi edo hiru talde gehiago edukiko ditu Sanlok, senior mutilen taldearen itzulera tartean

elgoibarren.net 2008ko uzt. 21a, 15:03

Sanlo Eskubaloi Kirol Kluba dagoeneko hasi da denboraldi berria (2008-2009) prestatzen. Senior gizonezkoen taldearen itzulera (2. Territorial mailara) da nobedade nagusia, baina ez bakarra: aurten baino bi edo hiru talde gehiago, 12-13 talde guztira, eduki ditzake Sanlok.
Bestalde, amaitu da estreinako eskubaloi canpusa. Eduki duen arrakasta ikusirik, datorren urtean ere errepikatzeko asmoa aurreratu dute antolatzaileek.



1706640939132 Bi edo hiru talde gehiago edukiko ditu Sanlok, senior mutilen taldearen itzulera tarte

Urteko batzar orokorrean (ondoko argazkian) 2007-2008 denboraldiko balantzea, kirol emaitzak eta balantze ekonomikoa aztertu zituen Sanlo kirol klubak, eta horrekin batera, 2008-2009 denboraldirako aurreikuspenak, kuota proposamena eta aurrekontuaren berri eman zuten.

Senior gizonezkoen itzulera

Tecnifuelle, mailaz igotzea lortu eta gero Colindresen.

Sekula egon den mailarik altuenera, Lehen Mailara, igotzea lortu ondoren, kantxan lortutakoari uko egin behar izan zion Tecnifuellek 2007ko udan. Hurrengo denboraldian ez zen senior gizonezkoen talderik atera, eta orain berriz osatuko da senior mutilen taldea. Mailarik baxuenetik hasiko dute bigarren aro honetako ibilbidea, 2. Territorial Mailatik, alegia. Kadete mailan ere bi talde gehiago izango dira aurrerantzean, eta osatzen bada, talde bat gehiago infantil mailan. Une honetan entrenatzaileen bila dabiltza klubeko arduradunak, talde guztietarako ez daukate-eta entrenatzaile nahikoa. Bestalde, eskubaloi canpusaren lehen edizioak izan duen arrakasta ikusirik, datorren urtean ere errepikatzeko asmoa dutela aurreratu du Sanloko zuzendaritzak.
 
Bi edo hiru talde gehiago
  • Joan den denboraldian (2007-2008) 10 talde eduki ditu Sanlo EKTk, sei neskenak eta lau mutilenak: infantilak (5) + kadeteak (2) + jubenilak (2) + seniorrak (1).
  • Datorren denboraldian (2008-2009) 12 edo 13 talde izango dira, 7-8 neskenak eta 5 mutilenak: Infantilak (5-6) + kadeteak (4) +  jubenilak (1) + seniorrak (2)

  • 2007-2008 denboraldiko kirol emaitza aipagarrienak:
  • IMH kadete neskak  Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun. Espainiako Txapelketan parte hartu dute zuten.
  • Aterpe infantil neskak Gipuzkoako txapeldunak eta Euskadiko txapeldunordeak.
  • Kadete nesken Espainako Txapelketako sektorea Elgoibarren antolatu zen. Klubak federazioaren zorionak jaso ditu “antolakuntza lan bikaina” egin izanagatik. Kirol maila altua izan zen eta harmailetako giroa zoragarria; harmailak zaletuz lepo eta jokalarientzako animuak etengabeak.

 San Bartolome jaietako eskubaloi partidua:
 Azken urteetako ohiturari jarraituz, goi maiolako partidua ikusteko aukera izango da San Bartolome jaietan, Sanlo eta Udalari esker. Gauzak horrela, J.D. Arrate eta Naturhouse La Rioja, Asobal ligako taldeek neurtuko dituzte indarrak. Gogoratu, Unai Arrieta eta Gorka Garate elgoibartarrek jokatzen dutela Eibarko J.D. Arraten.
  • Noiz: abuztuaren 23an (18:30) Olaizaga Kiroldegiko kantxan.

Unai Arrieta baloiarekin eta atzean Jon Belaustegi, Naturhouse eta Espainiako selekzioko jokalaria.

Gorka Garate pibotea Ipuruan jokatutako partida batean, jaurtitzeko prest.