Txomin Mujikak irabazi du Getariako Ereserkia Hautatzeko Lehiaketa

elgoibarren.net 2008ko uzt. 23a, 09:27

 
Getariarrek euren botoekin aukeratu dute Txomin Mujika elgoibartarrak konposatutako ereserkia. Letrak ere elgoibartar batenak dira, Aitzol Arriola Elgoibarko Musika Bandako kidearenak, hain zuzen. (bideoa dauka)

 



  Getariarren gustukoa
  Getariako Udalak musika bandarako eta abesbatzarako konposizioen himno-martxa lehiaketa antolatu zuen eta dagoeneko badu irabazlea: Txomin Mujika, Elgoibarko Bandako zuzendariordea eta BilbaoMusikako zuzendari gerentea.
  Joan zen zapatuan San Salvador parrokian, Getariako Musika Bandak eta Abesbatzak, Aitor Uriak zuzenduta, Getariako Ereserkia Hautatzeko Lehiaketara aurkeztutako hiru lan finalisten artetik herritarrek euren botoekin aukeratu zuten Txomin Mujika eta Aitzol Arriolaren lana.
Irabazleak txapela eta 1.500 euroko diru-saria jaso zituen sari gisa.  
 Arerio gogorrak
  Izen handiko finalistak gainditu zituen Mujikaren lanak; Xabier Zabala eta Andoni Egaña batetik, eta J.L. Frantzesena azpeitiarra bestetik.
  Getariako ereserkia
Egilea: Txomin Mujika Latxa (Letra: Aitzol Arriola)

San Antonen magalean
Malkorberen babesean
Gipuzkoako itsas kaia
Kantauriko harri bitxia(bis)
mahasti ta txakolin
arrantzale itsasgizon
ez dago! besterik!
bihotzeko Getari
Oi Getari
zahar ta berri
zortziehun urtetan
gure etxe ta herri
lehengo ta oraingo
getaiarrok
pozez ta ozen diogu
gora Getaia!
Getaia! oi Getaia!
  Bideoa: Getariako ereserkia Getariako Musika Banda eta Abesbatzaren eskutik.
{youtube}Dhc9m89-iNA{/youtube} 
 
Argazkia: DV
Iturria: getaria.net